Euskal Herriko Laborantza Ganbarak batzarra eta antolakuntza berritu ditu

  • Departamenduko laborantza ganbarako hauteskunde urteak arraberritzeak ekartzen ditu laborantzako egitura gehienetan eta Ainizako Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen baitan ere.


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EHLGko organigramako kideak, batzarra amaituta (Argazkia: Laborari)

Biltzar orokorra osaketa berrian martxan da zonbait aste huntan.Kanbiamenetaz baliatu dira EHLGko buruzagiak ibilmolde berri baten estrenatzeko ere.

Odol berria sartu Ainizako elkartean bai laborarien kolegioan bai eta besteetan ere. Laborarien aldetik, ordezkarien erdia jende berria da. Adin eta produkzione guziak atxemaiten dira kolegio hortan. Beste kolegioetan, InterAmap, Itsas Ama, Euskal Moneta eta Bizi bezalako elkarteak sartzen diren lehen aldikotz EHLGn.

Ibilmoldeari doakionez, aldaketak izanen dira ere. Orai arte, elkarteko biltzar orokorra bost aldiz biltzen zen urtean, bulegoko kideek eguneroko segipena egiten zutelarik aste guziz bilduz. Lanaren hobeki partekatzeko eta norabideak manera zabalez finkatzeko, lau talde nagusiren sortzea erabaki dute azken biltzar orokorrean. Instalazioa eta transmisioari lotu gaietan ariko da bat. Balio erantsiaren gaia landuko da bi lan taldetan, bat ekoizteko sistimen inguruan eta bestea desmartxa kolektiboeri buruz, adibidez gaurregun eramaiten diren tokiko haragia eta ogiari buruzko desmartxak bai eta Itsasuko gereziaren garapena. Berlokalizazioari, hemengo produkzioari eta kontsumoari lehentasuna emaitea da helburua. Laugarren lan taldea lurralde antolaketari interesatuko da. Hemen sartzen dira mendia, ura, Natura 2000 edo lurra bezalako gai zabalak.

“Lan talde horietan parte hartuko dute biltzar orokorreko eta bulegoko kideek bainan xedea dugu gai horieri buruz lan egiten duten egitura eta aktore desberdinak ere sartzea. adibidez arrapitz, sor markak, mendiko sindikatak, herri elkargoak... Hori da ideia”, zehazten du Michel Berhocoirigoin, EHLGko lehendakariak.  “Desmartxa transbertsala bultzatu nahi dugu, laborantxa iraunkorraren aldeko norabide eta lan sailen finkatzeko gunea sortuz”.

Euskal Herriko laborarieri eta instalatzen direneri perspektibak emaitea du helburu EHLGk, errebenioa, enplegua, kalitatea eta ingurumena zainduko duen laborantxa bultzatuz.

EHLGren osaketa berria

Laborarien kolegioa

ELB: Michel Berhocoirigoin - Maryse Cachenaut - Alain Claverie - Agnès Dorré-

Gorostiague - Mattin Etchecopar - Laurent Irigaray - Frantxua Mocho - Beñat Molimos - Panpi

Olaizola - Francis Poineau - Oihana Reca - Panpi Sainte-Marie (suppl.) - Daniel

Barberarena (suppl.)

FDSEA:

Laborari ohien kolegioa

Frantxua Lamarque - Bernadette Oillarburu

Tokiko garapenerako egituren kolegioa

Hemen: Mizel Bergouignan

Itsas Ama: Beatrice Elizalde

Euskal Moneta: Xebax Christy

Ingurumenaren aldeko elkarteen kolegioa

CADE: Victor Pachon

Saiak: Isabelle Rebours

Bizi: Benoit Egloff

Laborantxako langileen kolegioa

LAB: J.-Claude Bassagaisteguy - Haizea Isasa (suppl.)

CFDT: Mattin Lamarque - Sauveur Bacho (suppl.)

Kontsumitzaileen aldeko elkarteen kolegioa

Biogintza: Xabier Elosegi

InterAMAP: Isabelle Capdeville

UFC Que Choisir


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHko Laborantza Ganbara (EHLG)
2023-11-10 | Euskal Irratiak
Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak

Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.


2023-07-11 | Enbata
Emazte laborariak argitan

Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.


2023-07-06 | Euskal Irratiak
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman

"Emazte Laborariak Argitan"  izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.


2022-11-11 | Euskal Irratiak
"Mendiaren erabilpena lehen baino gehiago kudeatu behar da"

Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.


Aurtengo Lurramak mendiaz gogoetatzeko aukera eskainiko du azaroaren 10, 11 eta 12an

Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.


Eguneraketa berriak daude