Euskal Herriko futbolarien ustez "ez da ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea"

  • Abenduaren 28an euskal selekzioak Tunisiaren aurka Bilbon jokatuko duen lagunarteko partidaren atarian, Euskal Herriko jokalariek ofizialtasunaren aldeko ohar bat plazaratu dute. Haien esanetan, "ez da ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea".


2011ko abenduaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Pasa den urtean jokalariek eginiko aldarrikapena.

Era berean, Euskadiko Futbol Federakundeak gai honen inguruan azaldutako jarrera kritikatu dute. "Iaz gure jokatzeko prestutasuna itzuli genion Federazioari, eta trukean, ez dugu aurrerako bide handirik ikusi", adierazi dute jokalariek.

Futbolariak "kezkaturik, haserre puntu batez, triste" azaldu dira eta euskal selekzioa munduko zelaietan "inor ez dela" salatu dute, leihaketa ofizialetan parte hartu ezinagatik. Egoera honek Federakuntza benetan arduratzen ez duela kritikatu dute eta argi utzi dute ofizialtasuna lortzea "futbol zelaietatik kanpo irabazi beharreko partida" dela.

Bestalde, Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek ostegunean plazaratu zuten San Mameseko partidan parte hartuko duten jokalarien zerrenda; Athletic-en aldetik Gorka Iraizoz, Andoni Iraola, Fernando Amorebieta, Mikel San Jose, Jon Aurtenetxe, Ander Iturraspe, Markel Susaeta, Igor Gabilondo eta Gaizka Toquero daude deituta; Errealetik, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, David Zurutuza eta Imanol Agirretxe. Gainontzeko jokalariak Asier Riesgo (Osasuna), Beñat Etxebarria (Betis), Mikel Rico (Granada) eta Pantxi Sireix (Tolouse) izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude