Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa larunbatean Orion

  • Ekainaren 22an jokatuko da Euskal Herriko XXV. Eskolarteko Txapelketa, Orioko kiroldegian (ikus eskuorria). Goizeko saioan (11:00etan hasita) 14 urtera artekoak lehiatuko dira, taldeka. Arratsaldean (15:30etan), berriz, 15-18 urtekoak, banaka. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatua, aukera paregabea da biharko plazetan ikusiko diren bertsolarietako batzuen lehengaia ezagutzeko, eta euskalkien aberastasunaz gozatzeko.


2013ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketaren afixa.

14 urte arteko partaideak

Bizkaitik Ekialdeko taldea arituko da: Iruri Altzerreka (Garai), Antxon Uriguen (Gernika) eta Bittor Altube (Abadiño). Gipuzkoatik Zarauzko taldea: Ione Makazaga, Irati Tolosa, Ane Peñagarikano eta Libe Goenaga (Getaria). Nafarroatik Leitzako taldea: Xabat Ilarregi, Oiher Altzelai eta Joanes Ilarregi. Arabako taldea da jendetsuena: Beñat Cano (Dulantzi), Unai Etxenausia (Aramaio), Mikelts Jausoro (Ozeta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Ibai Martin (Gasteiz), Lexuri Gonzalez de Heredia (Gasteiz), Ainhoa Barrio (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio) eta Martin Abarrategi (Aramaio). Lapurdi-Baxenabarretik Kanbo-Xalbadorreko taldea ariko da: Oier Urreizti (Bidarrai), Hodei Renteria (Baiona) eta Julen Bellan (Baiona).

15-18 urte arteko partaideak

Arabatik sailkatuak: Peru Abarrategi (Aramaio) eta Iñaki Tena (Gasteiz). Bizkaitik Txaber Altube (Abadiño) eta Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza). Gipuzkoatik Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Gema Urteaga (Beasain). Lapurditik Ortzi Murua (Azkaine) eta Aitor Servier (Azkaine). Eta Nafarroatik Mikel Lasarte (Barañain) eta Maddalen Lopez (Lesaka).

Herrialde bakoitzak bere izaera

Herrialde bakoitzetik hautatzen dira Euskal Herrikoan ariko diren ordezkariak. Eta herrialde bakoitzak bere moldea du horretarako. Hona bereizgarriak:

-Ipar Euskal Herrian, aurten lehenengoz ez da lehiarik izan 14 urte arteko gaztetxoetan. Euskal Herrikoan parte hartu nahi zutenekin osatu da taldea. Txapelketaren ordez bi festa handi egin dituzte Seaskako ikasleekin: Miarritzen maiatzaren 24an (400 ikasle bildu ziren bertan, eta giroa alaitzen aritu ziren Amets Arzallus eta Sustrai Colina, Oskar Estangak musikaz lagunduta). Bigarren festa Gabadin eginzuten maiatzaren 31n (300 ikasle bildu ziren Joanes Etxebarria eta Miren Artetxe aritu ziren Oskar Estangak musikatuta). 15-18 urte arteko gaztetxoen finala Bertsu-Eskolen Egunaren barruan jokatu zen.

-Araban ere 14 urtera artekoekin ez da lehiarik egin eta Euskal Herrikoan parte hartu nahi dutenekin osatu dute taldea. 15-18 urte artekoen kanporaketak bailarako bertso eskolen topaketetan jokatu ziren eta finala berriz Legution, ohiko formatuan.

-Nafarroan Bertso Eskolen Egunaren barruan jokatzen da 14 urtera artekoen finala. 14-18 urte artekoek berriz, bertso merenduan jokatu zuten finala, Zaldiko Maldiko elkartean. Urko Lazkoz eta Xabier Silveira ere aritu ziren gazteen aurrean kantari.

-Bizkaian eta Gipuzkoan launa kanporaketa eta finala jokatu dituzte, txikien (14 urtera arte) eta handien (15-18 urtekoak) mailan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude