Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Gizarte Aliantzak mobilizazioa deitu du urriaren 27an

2012-10-18
alde 0    kontra 0
Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatuko dute Bilbon urriaren 27an.

“Elikadura, herritarron eskubidea” lemapean izango da mobilizazioa Bilbon, urriaren 27an. Donostiako arrantzaleen kofradian egin zuen deialdia atzo Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Aliantzak. Urriaren 16an sortu zen bilgune hori, Munduko elikaduraren egunean. Hogeita hamar gizarte taldek baino gehiago dira partaideak, ELA, LAB, ESK,EHNE-Bizkaia sindikatuak besteak beste.

Etxeko produktuekin eginiko hamaiketako baten ostean “Elikadura, herritarron eskubidea” manifestua irakurri zuten mobilizazioaren bultzatzaileek.

Gaur egungo eredu neoliberalari alternatiba bilatzea dute helburu. Lau puntutan azaldu dute alternatiba horren muina. Herri bakoitzak bere elikadura eta nekazari politika izatea; produktu osasuntsu eta elikagarriak izatea; emakumeak erabakitzeko eta parte hartzeko eskubidea izatea; lurraren, uraren, hazien eta biodibertsitatearen kudeaketa jasangarria egitea; eta nekazari eta arrantzaleen lana duin bihurtzea, kanpotik ekarritako lehengaiekin eginiko produktuen aurrean.

Gainera, produktuen prezioak jartzerakoan ekoizleek dituzten gastuen zatia zenbatekoa den zehaztea proposatu dute; esportazioa gutxitzeko, produkzioa eta merkatua kontrolatzeko mekanismoak berrezartzea; jangela publikoetan, bertako produkzio agroekologikoa bultzatzea; diru publikoaren banaketarekin, lehen sektorean lanbideak sortzea eta gazteek lurra eskuratu ahal izateko aukera izatea.

Hori guztia defendatzeko, urriaren 27an eguerdiko 12etan Bilboko Jesusen Bihotza Plazan egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: baserribizia.info
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys