Piztu Ezazu Argia 970x90

Lebranchuk Lurralde Elkargoari ezetz esan izana "oso larria" da hautetsien ustez

2012-11-21
alde 0    kontra 0
Marylisse Lebranchu Frantziako Deszentralizazio ministroa.

Marylise Lebranchu Frantziako Estatuko deszentralizazio ministroak adierazi du Euskal Lurralde Elkargoa sortzea ez duela posible ikusten eta Frantziako Gobernuak ez duela sortuko. "Ezin onartuzkotzat" eta "oso larritzat" jo ditu adierazpenak Hautetsien Kontseiluak.

Urriaren 11ean Hautetsien Kontseiluko ordezkaritzarekin izandako bileran emaniko diskurtsoa aldatu izana leporatu dio Jean-Jacques Lasserre, Hautetsien Kontseiluko presidenteak. "Haren diskurtsoa engainua da" esan du.

Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezak Euskal Irratietan jakinarazi duenez, erantzun horren ostean "ez dugu horretan utzi behar, proposamen bat dugu landurik eta aitzina eraman behar dugu". Bachoren ustez mobilizazioa maila bat igotzea da aurrerantzean egin beharrekoa.

Sylviane Alaux senatari sozialista ere haserre agertu zen atzo baina aurrera egingo dutela azaldu zuen. 2013an aurkeztuko den deszentralizazio legearen koadroan, Ipar Euskal Herriak atal bat izango duen esperantza ez du galdu.

Christine Bessonart Ipar Euskal Herriko Auzapezen Biltzarreko buruak nabarmendu du Frantziatik keinu baikorrik ikusi ez arren, maila lokalean egin diren urratsak esperantzagarriak direla.

Hautetsien Kontseiluak bilera egingo du datorren larunbatean. Departamentu berriak izango dituen eskumenak eta beste zortzi eskumen berezi izango dituen Lurralde Elkargoaren proposamenari buruz bozkatuko dute hautetsiek. Alauxek jakinarazi du ezezko erantzunak "digeritzeko" prest daudela eta "nola jarraitu behar duten ere" pentsatzeko garaia dela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2427
 
azala2426

2428 zenbakia.
2014ko irailaren 14a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys