Saiakera, itzulpen, haur eta gazte literatura eta ilustrazio alorretako Euskadi literatura Sariak banatu dituzte gaur. Inazio Mujika; Xabier Olarra eta Arantzazu Royo; Iban Zaldua; Iban Barrenetxea; eta Sara Morante izendatu dituzte irabazle, gaur goizean jakinarazi denez.
Itzulpeneko Euskadi Saria: Xabier Olarra eta Arantzazu Royo, Alaa El Aswaniren Jakobian eraikina eleberriaren itzulpenagatik
Saiakera saria: Xabier Lete: (Auto)Biografia bat liburuarentzat (Inazio Mujika Iraola)
Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria: Azken garaipena (gidoia: Iban Zaldua). Irakurri Jon Tornerrek komiki horri buruz ARGIAn idatzitako kritika.
Gaztelaniazko saiakera saria: Daniel Innenarity, La democracia del conocimiento lanarekin.
Gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria: Iban Barrenetxea, El cuento del carpintero lanarengatik.
Ilustrazio lan onenaren saria: Sara Morante.
Literaturako Euskadi Saria nork jasoko duen bihar jakinaraziko du Jaurlaritzak.
Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.
Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.
Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.
Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.
Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.