Euskadi-Akitania euro-eskualdeko presidente izendatu dute Urkullu

  • Alain Rousset Akitakiako presidente ohiaren lekua hartuko du astelehenean Euskal Autonomi Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkulluk. Euskadi-Akitania euro-eskualdeko presidente izendatuko dute.


2014ko apirilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lehendakaria eta Akitaniako presidente Alain Rousset. (Arg: Irekia)

Akitaniako Eskualde Kontseiluan, Bordelen egingo den bileran gauzatuko da kargu aldaketa. EAEko eta Akitaniako presidenteek etorkizuneko egitasmoak elkartrukatu eta egun gauzatzen ari diren proiektu mugakideak aztertuko dituzte.

Besteak beste, Abiadura Handiko Trenaren obrak gainbegiratuko dituzte, Bordelen egiten ari diren obrak ikusteko antolatutako hegaldian.

Eragile sozio-ekonomiko eta kulturalekin eta Akitaniako alkate eta parlamentariekin ere bilduko dira Urkullu eta Rousset.

Unibertsitate, kultura, ekonomia eta ikerketa gaietan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuten bi mandatariek martxoan Ajuria Enean egin zuten bilkuran, eta astelehenean horiek ikuskatu eta berretsiko dituztela adierazi dute. Konpromisoen erakusgarri dira  euro-eskualdeak proiektu mugakideei 2014rako eskainiko dizkion 900.000 euroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iñigo Urkullu
Analisia
Trantsizio energetikorako ekuazioaren bila

"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar bezala begiratzen, eta ez gara gai interes orokorra... [+]


Alderdi Egunean, Ortuzarrek azpimarratu du EAJ ez duela "inork" dagoen tokitik mugituko

Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Iñigo Urkullu "kezkatuta", AHTk konexiorik ez duelako izango 2042 urtera arte

EAEko lehendakariak Kantabria, Asturias eta Galiziako presidenteak deitu ditu bilkura batera, besteak beste, egoera aztertzeko abiadura handiko trenak Hendaian oraingoz konexiorik izango ez duela-eta.


Eguneraketa berriak daude