Martxoan egingo dute ICANN erakundean '.eus' domeinuaren eskaera
2012-01-12

handitu txikitu
Iratxe Esnaola Puntueus elkarteko kidea ari da domeinuaren aferarekin lanean (Arg: Anboto.org, Creative Commons lizentziapean)
Iratxe Esnaola Puntueus elkarteko kidea ari da domeinuaren aferarekin lanean / Anboto.org, Creative Commons lizentziapean

PuntuEus elkarteak martxoan egingo du Interneteko domeinuak esleitzen dituen ICANN erakundean '.eus'-en eskaera formala, elkarteko Iratxe Esnaolak ARGIAri adierazi dionez. Gaur ireki da eskari berriak egiteko epea eta apirilaren 12a arte egongo da irekita.

Elkartetik adierazi dutenez "jaiotzatik espero genuen eguna da hau". Zortzi hilabetera egingo dituzte lehen esleipen eta baieztapenak, "baina eskaera batzuk arazoak badituzte" 20 hilabetera luza daiteke azterketa, Esnaolaren hitzetan.

ICANNen webgunean azaltzen dutenez, goi mailako domeinu orokor berriak (gTLD) eskatzeko 185.000 dolar ordaindu beharko dira. Elkartetik adierazi dute finantziazio arazorik ez dutela, Eusko Jaurlaritzak orain hiru urte 150.000 euroko diru laguntza eman zielako.

"Gure ardura da .eus domeinua lortzea", dio eta baikorra dela. Beren arrazoiketa euskara eta euskal kulturaren sustapenean oinarrituko dutela adierazi du PuntuEus elkarteko kideak, eta horretarako orain bost urte kataluniarrei '.cat' esleitu izanak bidea errazten duela azpimarratu du.

"Puntcat aipatuko dugu arrazoiketaren arlo askotan, hau helburu batekin sortu baitzen,eta gainera helburu horiek lortzen ari da, eta ICANNen .cat-ek prestigio handia du".

Iaz PuntuEus elkarteko Iratxe Esnaolak berak adierazi zuen 2013rako .eus domeinua lortuko zela uste zuela, zortzi hilabeteko azterketak 2013ko urtarrilean kokatzen baitu egutegia.

Ekimenak 26.000 atxikimendu lortu ditu sarean, eta elkartetik adierazi dutenez, azken urte eta erdian beste lehentasun batzuk medio ez badute horretara indar handirik jarri ere, domeinua lortu arte atxikimenduak lortzeak zentzua badu. Kanpainari webgune honetan eman dakioko babesa.

Kataluniarrek .cat domeinua lortu zuten duela bost urte eta beste domeinu kultural askoren eskaeraren oinarri dira, hala nola, euskaldunona, galiziarrena eta bretoiena. Puntcat fundazioaren datuen arabera, 52.277 dira domeinu hori duten webguneak.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Xabi - 2012-01-12 10:32:54: Zorte on!
  • andoni - 2012-01-12 21:00:03: Euskararekin bat eginez,beti aurrera
  • Iani - 2012-01-13 11:10:29: ona litzatele .eus lortzea!

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia