Europar Batasunak gehiegizko arrantzarekin amaitu nahi du 2015ean

  • Europako Parlamentuko Arrantza Batzordeak bozketa garrantzitsua izan du berrikitan: 2015 urterako gehiegizko arrantzarekin amaitzeko eta 2020erako arrain-populazioak berreskuratzeko neurriak hartzea onartu dute.


2012ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ocean 2012 koalizioaren ekintza Europako Parlamentuan

Arrantza Batzordeak Europar Batasuneko estatu-kideei eskatuko die euren arrantza gaitasuna aztertu eta gehiegikeriekin amaitu dezatela. Era berean, Europako arauak errespetatzen ez dituen estatuari finantza-laguntzarik ez ematea ere erabaki dute.

Arrantza gaien inguruan Europako 170 elkarte biltzen dituen Ocean 2012 koalizioak erabaki pozgarria dela adierazi du eta berandu baino lehen “lege” bihurtu dadila eskatu die Europako Parlamentuko Osoko Bilkurari eta Arrantza ministroei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude