Europako Banku Zentralak finantzen kontrola eskatu du

  • Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak eskaera zehatzak egin zituen atzo euroguneko krisiari aurre egiteko: finantza erakundeen gaineko kontrola erakunde europar batek eduki dezala, diru beharra duten bankuek zuzenean Europako funtsetara jotzea estatuen ekonomiak dardarka jarri gabe eta diru ihesak eragozteko neurriak hartzea (atzo zabaldu zenez, urteko lehen hiru hilabeteetan 100.000 milioi irten dira Espainiatik, adibidez).


2012ko ekainaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Mario Draghi, EBZko presidentea

Draghik adierazi zuenez, EBZk ezin du konpondu estatuetako gobernuen “ekintza eza”. Espainiako gobernua ere gogor kritikatu zuen Europako Legebiltzarrean egindako agerraldian.

Bien bitartean, Irlandak erreferendum bidez Itun Fiskala bozkatu zuen atzo. Gobernuaren inguruko iturriek adierazi dutenez, %60 inguruk baiezkoa eman du, baina bi irlandarretik batek ez zuen bozkatu. Alderdi nagusiek baiezkoaren alde egin dute Sinn Feinek izan ezik. Gerry Adams alderdi errepublikarreko buruak maiatzaren 26ko Ard Fheisean (alderdiaren urteroko batzarra), honela laburbildu zituen ezezkoaren arrazoiak: “Zer bozkatu pentsatzean, jendeak bere buruari galdetu beharko lioke ea aurrekontuen murrizketek lan gehiago eta hazkundea ekarri ote duten. Erantzuna argi dago. Erantzuna ezetz da. Hori onartuz gero, ezetz bozkatu behar da. Murrizketak ez dira funtzionatzen ari orain eta ez dute funtzionatuko ekainaren 1etik aurrera”.

Itunak hainbat arau ezartzen dizkie onartzen duten herrialdeei: epe jakin batean %0,5ekoa baino handiagoa izango ez den egiturazko defizita edukitzea, arau hori herrialde bakoitzaren konstituzioan sartzea eta defizit helburu horiek betetzen ez dituzten herrialdeentzako isunak, besteak beste. Europar Batasuneko 12 herrialdek onartu behar dute aurrera egin dezan. Irlanda izan da erreferenduma antolatu duen bakarra. Oraingoz onartu duten gainontzeko herrialdeek (Eslovenia, Grezia, Portugal eta Errumania), herritarrei galdetu gabe egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Eguneraketa berriak daude