Nafarroako Gobernuko Industria Ministerioak adierazi du EAri jarritako 45.000 euroko isuna ez duela atzera botako, eta Auzitegi Nazionalean bideratzen ari diren auzi judizialak aurrera jarraituko duela.
EAk esan du auzi-errekurtsoa jarriko duela Auzitegi Nazionalean, eta Espainiako Estatuan ezer lortzen ez badute Europara joko dutela. Miren Aranoa EAko kidearen iritziz, “auzitegiek azken buruan arrazoia emango digute eta hemen ez bada Europan”.
Duela urtebete baino gehiago, EAko hainbat militantek Iruñerrian ETB 1 eta ETB2 modu digitalean ikusteko antena ezarri zuten. Gobernuak isuna jarri eta bide judiziala ireki zuen. EAren ustez, ekintza hark PPren eta UPNren jarrera irizpiderik gabea izan zela erakutsi zuen. Izan ere, antena ez jartzeko haiek emandako argudioa ekonomikoa zen. EAk abiatuko duen prozesu judizialak diru beharrak eragingo dituenez kontu korrontea ireki dute.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.