2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETAk ekintza armatuen behin betiko etena, atzo urtebete, hain zuzen ere. 1968an lehen hildakoa eragin zuen estrategia armatuari amaiera eman zion horrenbestez erakundeak. Erabakiaren berri eman aurretik, euskal gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia antolatu zuten 2011ko urriaren 17 Donostian, Aieteko jauregian. Konferentzia horretako bost eskaeretan lehena bete zuen ETAk duela urtebeteko iragarpenarekin, jarduera armatuaren amaiera iragarriz.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.