ETAk komunikatua atera zuen herenegun Gara, Berria eta The New York Times egunkarietan eta BBC telebista katean. Bertan dioenez, "amaiera definitiboa" da eta erabakia "argia, sendoa eta definitiboa" da. Astelehenena Donostiako Bake Konferentzian egin zitzaion eskaerari baiezkoa erantzun dio. Bideoan diotenez, "mendeetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago".
Egin klik azpiko "Guztia irakurri"-n atzo egindako minutuz minutuko jarraipena irakurtzeko.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.