Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Espainiak ez zuela Otamendiren tortura salaketa eraginkortasunez ikertu ebatzi du Estrasburgok

2012-10-16
alde 0    kontra 0
Martxelo Otamendi 'Egunkaria'ren kontrako operazioan atxilotu zuen Guardia Zibilak 2003an (Lainformacion.com)

Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiak salaketa jarri zuen 2008an Espainiako Justiziaren kontra, Europako Giza Eskubideen Auzitegian. 2003an Guardia Zibilaren esku jasandako torturak eraginkortasunez ez ikertzea eta ikertzeko bitartekorik ez jartzea egotzi zion Otamendik Espainiari. Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Espainiak ez zuela tortura salaketa behar bezala ikertu, Berriak jakinarazi duenez.

Espainiak Giza Eskubideen Konbentzioaren 3. artikulua urratu duela dio Estrasburgok, eta 24.000 euroko ordainsaria ematera zigortu du: 20.000 kalteengatik eta 4.000 auziaren kostuengatik.

Gisa horretako kasuetan, Europak bi bider eman du salaketa jarri duenaren aldeko epaia: 2010ean Mikel San Argimiro euskal presoaren alde; eta iaz, 2002an bost egun inkomunikatuta pasa zituen Aritz Beristainen alde. Torturaren Aurkako Taldearen (TAT) hitzetan, epai horiek ez dute Espainiako Estatuaren jarrera aldatzea lortu, baina tortura salaketak "gehiago" ikertu izan dira. "Behintzat, ez dira berehala artxibatu", dio.

Zuzeun Otamendik Eusko Legebiltzarrean emandako testigantza osorik bildu dute.

Martxelo Otamendi, 2003an jasandako torturez mintzo:

 

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys