EAJk irabazi du BBK-ko bezeroen bozketa, PPk Vitalekoa eta Gipuzkoan EAJk eta Bilduk berdindu egin dute

  • Kutxabankeko bezeroen bozketan urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetako emaitzak errepikatu direla esan liteke. Kutxan EAJ eta Bilduren arteko berdinketa, BBKn EAJ nagusi eta Vitalen berriz, PP.


2012ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Atzoko emaitzak eta azken mugimenduak ikusita, EAJk gidatuko du Kutxabank.

Kutxa bakoitzetik zozketa bidez hautatutako mila bezerok parte hartu zuten atzo bozketan. Gipuzkoan berdinketa izan da Bilduk babestutako Biltzen zerrendaren eta EAJk babestu duen Indartuzen artean. BBK-ko bozketan, Aurrera (EAJ) izan da garaile alde handiz, ia eserlekuen erdiak lortu baititu (37tik 17). Aldiz Vitalen PPk babesten duen Vital Si gailendu da 9 eserleku lortuta, baina EAJren zerrenda 8 eserlekurekin oso gertu geratu da.

Arantza Urkaregi Biltzeneko Bizkaiko zerrendaburuak, jakinarazi du BBK-ko botazioak inpugnatu dituela. Bere esanetan hainbat lagun Aurreraren (EAJk babestutako zerrenda) botoak banatzen ibili ziren bozketaren aurretik.

Kutxabank sortu zenetik kutxetako batzarrek garrantzia galdu dute, baina Kutxabanakeko batzarra osatzerako garaian badute zeresana. Besteak beste, Kutxabankek beste finantza erakunderen batekin bat egin edo erosketaren bat egin nahi izanez gero, hiru kutxen onarpena behar du oraindik.

Atzokoan bezeroek, kutxa bakoitzean 80 eserlekuetatik 37 aukeratu zituzten; joan den astean berriz, langileek 6 ordezkari aukeratu zituzten. BBKn, CCOOk 3 lortu zituen, ELAk 2 eta LABek bat. Kutxan, Pixkanaka Kaskari elkarte independenteak 3, CCOOk 2 eta LABek bat. Vitalen kasuan CCOOk 3 eserleku ELAk 2 eta Vital talde Independentistak bat.

Atzo gainera, Guipuzkoako Diputazioak Kutxako Batzarrerako sei ordezkariak izendatu zituen, Joseba Permach eta Ino Galparsoro horien artean. Bilduk azken udal hauteskundeetan erakundeetan lortutako gehiengoari esker, Kutxan aldaketak eman litezke. Gehiengo osoa lortzeko aukerak ditu Biltzen plataformak. Hori lortuko balu, Kutxak, Kutxabanken dituen lau ordezkarietatik hiru aldatzeko aukera izango luke.

Hamabost ordezkarik osatzen dute Kutxabankeko administrazio kontseilua, bederatzi BBK-k aukeratzen ditu, bi Vitalek eta lau Kutxak. Indar handiena duen BBK jeltzaleek dominatzen dute, Kutxa Bilduk kontrolatu dezake. Kutxabanken kontrola ordea, jeltzaleen esku geratuko da.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude