Espainiako Estatuaren zorra merkatuetatik kanpo geratzeko zorian

  • Greziako hauteskundeen emaitzak ere ez du Euroguneko larrialdi egoera baretu. Espainiako estatuaren kaudimenaren inguruko dudak, besteak beste, agerian jarraitzen du. Nahiz eta Europa prest agertu den herrialdeko bankuentzat 100.000 milioi euroko erreskatea mailegatzeko, zor espainiarraren kontrako apustua egiten jarraitzen dute inbertsoreek.


2012ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Merkatuak ireki eta ordubetera, 10 urterako bono espainiarraren interesak %7ko maila kritikoa gainditu du berriz, arrisku saria 570 punturen inguruan dabil, eta burtsak %2 galdu du. Praktikan, Espainia merkatuetatik kanporatua izateko zorian dago Bloomberg finantza-webgunean irakur daitekeenez.

Eguna oinarrizko 543 punturekin hasi ostean, 529 arte jaitsi da Espainiaren arrisku saria, baina ondoren goranzko bidea hartu du, errekor guztiak hautsi eta 576 puntutan kokatu arte. Espainiaren zor subiranoaren solbentzia alerta mailan dago. 10 urterako bono espainiarraren tipoa %7,139ra heldu da; euroa 1999an indarrean jarri zenetik mailarik altuena da.

Informazio gehiago:

Jarraitu Espainiako Estatuaren zorraren egoera segunduz-segunu Colectivo Burbujaren webgunean.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude