Espainiako Itzuliaren inposizioa salatzeko, Gasteiztik Bilborako martxa egin dute bizikletaz

  • ESAITek antolatuta, ehundaka pertsonak hartu zuten parte Gasteiztik Bilbora egin zen bizikleta martxan. Bi helburu nagusi zituen ekimenak: alde batetik, euskal txirrindularitzari babesa ematea, eta bestetik, Espainiako Itzuliaren inposizioa salatzea. Ibilbidea osorik egin gabe, asko izan ziren tarteko herrietan martxara batu zirenak. Irudiotan, partehartzaileak Urretxutik (Gipuzkoa) pasatzen:


    Ostiralean iritsiko da Espainiako Itzulia Bilbora, eta Bilbotik Gasteizera egingo dute ibilbidea larunbatean.


2011ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Espainiako Itzulia eta kanpotik ekarritako txapelketen ordez, babes instituzionala bertakoari eman behar zaiola aldarrikatu zuten, eta Euskal Bizikleta, Urkiolara igoera eta afizionatu mailako beste norgehiagoka batzuei laguntzak murriztu dizkietela gogorarazi. Ibilbide osoan zehar Amets Arzallus bertsolari lapurtarrak idatziriko testua zeraman lekukoa eskuz esku ibili zen.

Lekukoak zeraman testua

Hona hemen Euskal Pedalkadak ekimeneko lekukoak zeraman testuaren pasarteak:

"Espainiako itzulia gustatzen zaigu La Covatillako aldapan izerditan doanean, edo Salamancan saihetseko haizeak tropela bitan ebakitzen duenean. Gustatzen zaigu Espainiako itzulia Angliruko aldatz pikoan pinoirik gabe gelditzen denean, edo Madrilen esprinterrek bizikleta dantzatzen dutenean. Baina Espainiako itzulia zertan dabil Gasteizeko kaleetan?"

[...]

"Zertara dator Espainiako itzulia Bilboko Euskalduna zubira? Nork ekarri du?Txirrindularitzaren alde gaude, baina txirrindularien erabilpen bihurri honen kontra. Bide eta bide bazter hauek Euskal Herriko itzuliarenak dira, eta ez Espainiakoarenak, Espainiako itzulia ikustera La Covatillara joango gara, edo Salamancara, edo Madrilera, edo telebistatik ikusiko dugu, gustatzen zaigulako Espainiako itzulia, beste inoren lurretan intentzio gaiztoz sartzen ez denean."

Lekukoaren barneko mezua osorik irakurgarri Gara egunkarian

Bai Euskal Herriari

Bestalde, igandean Naroa Geresta eta Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko koordinatzaileek iritzi artikulu bat kaleratu zuten Berrian. Bertako pasarte batzuk ere ekarri ditugu hona.

"Troiako Zaldia balitz bezala datorkigu espainiar itzulia Euskal Herrira. Baina kirol proba hori Euskal Herritik igarotzeko arrazoi nagusia, Hego Euskal Herria Espainiaren zati dela irudikatzea eta aldarrikatzea da. Troiako Zaldia balitz bezala datorkigu espainiar itzulia Euskal Herrira. Baina kirol proba hori Euskal Herritik igarotzeko arrazoi nagusia, Hego Euskal Herria Espainiaren zati dela irudikatzea eta aldarrikatzea da."

[...]

"Orain, txirrindularitza proba Troiako Zaldia balitz bezala erabiltzeko ekimen hori estrategia orokorrago baten baitan ulertu behar dugu, asimilazio estrategia horrek adar ezberdinak eta helburu berbera baitu: euskal instituzioetan espainiar ikurraren inposaketa, Nafarroako auzitegietan Euskal Herria terminoaren aurkako sententziak, Osakidetzako oposizioetan euskarari egozten dioten papera… Adar asko, helburu berarekin: euskal nazio identitatearen aurkako gurutzada."


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude