Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Espainiako hezkuntza eta osasun dekretuen kontra egingo du Nafarroako legebiltzarrak

2012-06-29
alde 0    kontra 0
PSNk Espainiak onartutako osasun eta hezkuntza dekretuen kontra egin du. UPNk aldiz, osasunekoaren aurka baino ez.

Nafarroako legebiltzarrak Espainiako Gobernuak hezkuntzan eta osasunean onartu dituen dekretu banaren kontra helegitea jarriko du. PPk eta UPNk ez dute babestu osasunean egindako murrizketei buruzko dekretuari helegitea jartzea. Alabaina, hezkuntzaren alorreko helegitea UPNk babestu egin du.

UPNko Carlos Garcia Adanero bozeramaileak esan duenez, parlamentuko legelariek egindako txostenean esaten da eskumenak urratu dituela Espainiako Gobernuak, eta beraz, helegitearen alde egitea erabaki dute. Bitxia da erabakia, izan ere Nafarroako Gobernua Espainiakoak onartutako murrizketak betetzen ari da orain.

Osasun alorreko dekretuaren aurka ez du jo UPNk, bere ustez ez dagoelako frogatua eskumenak urratu direla.

PSNk bi helegiteak babestu ditu. Bilduk adierazi duenez, PSN itxura egiten ari da eta helburua ez da Auzitegi Konstituzionalak zer dioen jakitea baizik eta neurriak ez ezartzea.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Diario de Noticias
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys