Piztu Ezazu Argia 970x90

Espainiako Gobernuak langile publikoen kaleratzeak erraztuko ditu

2012-10-31
alde 0    kontra 0
Maiatzan, Hego Euskal Herrian langile publikoek egindako manifestazioa, murrizketen aurkakoa

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) jaso duenez, administrazio publikoek kaleratze kolektiboa (enplegua erregulatzeko iraungitze espedientea) aplikatu ahal izango dute bihartik aurrera, aurrekontuak % gutxitzen badira urtebetean, edo %7 gutxitzen badira bi urtean.

Lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioa jasoko dute langileek. Gauza bera gertatzen da enpresa pribatuetan PPren lan erreformaren ostean.

Kaleratze kolektiboaren prozesua aurrera eraman ahal izango da 100 langileko erakunde batean gutxienez hamar langileri eragiten badie, eta 300 baino gehiago badira 30 langileri.100 eta 300 arteko langile kopurua baldin badago, %10ari eragin beharko dio.

Arauak, dena den, ez die langile publiko guztiei eragingo. Kontratatutako langileriari eragingo dio, baina ez funtzionarioei. 700.000 langileri eta enpresa eta erakunde publikoetako 150.000 soldatapekoei egin diezaieke kalte. 

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Correo | Público
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys