Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Espainiako Gobernuak erreskatea eskatu dio Europari

2012-06-09
alde 0    kontra 0
Mariano Rajoyren gobernuak "erreskate" hitza saihestu du eta bankuen birkapitalizatzeaz mintzatu da.

Europari erreskatea eskatu dio larunbat arratsaldean Espainiako Gobernuak, bankuak birkapitalizatu eta finantza sistema indartzeko. Telekonferentzia bidez 100.000 milioi euroko laguntza eskaini dio Europak Rajoyren exekutibari. Neurriak bankuek hartu beharko dituztela azpimarratu du De Guindos ekonomia ministroak, eta herritarrei ez diela eragingo. Hala ere, azken datu honen sinesgarritasuna dudan jarri dute askok.

PPko kideek ez dute "erreskate" hitza erabili egin dituzten adierazpenetan, baina nazioarteko analista ugarik diote hartu den neurria "erreskatea" dela. Zifra zehatza oraindik ez da ezaguna, eta uztailaren 21erako jakingo dela esan dute gobernuko iturriek. Egun horretarako dago aurreikusia Espainiako Estatuan azterketa egiten ari diren bi ebaluatzaile independentek beren txostenak argitaratzea. Hala ere, Espainiako Gobernuak euroguneko kideei laguntza aldez aurretik eskatzea erabaki du, beste herrialdeek presionatuta.

Zenbait mediok diotenez, herrialde horiek Espainiako erreskatearen gaia itxita utzi nahi izan dute Greziako hauteskundeen aurretik.

Gaiarekin lotura duten artikulu interesgarriak:

Espainiaren erreskatearen letra txikia (Ignacio Escolarren analisia)

Nola funtziaonatzen du finantza sektorearen erreskate europarrak? (El País)

Galdera Facebookeko ARGIAren orrian: Espainiako Gobernuak dio erreskateak ez diela herritarrei eragingo, soilik laguntza behar duten bankuei. Sinesten al diozu?

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys