Espainiako Estatua Israelen arma erosle finenetakoa da

  • Israelen arma erosle nagusien artean daude Espainiako Estatua, Amerikako Estatu Batuak, Hego Korea, Kenia eta Erresuma Batua. Espainiako Estatuak azken hamarkadan 300 milioi euroko erosketak egin dizkio Israeli, eta batik bat misilak, ‘droneak’ eta ikuskapen eta nabigazio sistemak eskuratu ditu.


2014ko urtarrilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Searcher KM II-J hegazkina da Espainiako Estatuak Israeli erositako armetako bat. Argazkia: forodeculturadedefensa.blogspot.com

Datu hori El País egunkariak Israelgo Defentsa Ministerioko iturrien bidez lortu du.

Itay Mack abokatuak, epaitegietara jota, Israel arma bezeroen zerrenda publiko egitera behartzea lortu du, baina hortik haragoko daturik ez du eman Israelek.

Gainera, Israeli armak erosten dizkieten estatuen zerrenda horretan haien izena agertzeko oztoporik ez dutenak baino ez dira azaltzen. Erresuma Batuko gobernuak adierazi du urte luzez Egipto, Pakistan, Aljeria eta Marokori, besteak beste, armak saldu dizkiola Israelek. Baieztapenik ez dago ordea.

Israelgo Gobernuak ondokoa azaldu dio El País egunkariari armak nori saldu nola kudeatzen duten galdetutakoan: “Israelek armak esportatzen ditu, beste herrialde askok bezala, eta irizpide propioak ditu. Zein arma eta nori saldu gobernuan eta parlamentuan aztertzen da, beti ere kontuan edukiz zuzenbide estatua eta demokrazia. Armak Israelen kontra erabil ditzaketen estatuei ez zaizkie saltzen, ezta giza eskubideak urratzeko erabil ditzaketenei ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude