Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Espainiako enpresen kaleratze-aginduak mugatzen ari dira epaileak

2012-08-13
alde 0    kontra 0
Tradisako kaleratzeak baliogabetu egin ditu Auzitegi Nazionalak.

Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreformaz baliatuz hainbat enpresarik ezarritako erregulazio espedienteak behar bezala justifikaturik ez daudela azaleratu dute haien aurkako sententziek. Halaber, Auzitegi Nazionaleko epaile baten hitzetan, kaleratze kolektiboak ezin daitezke erabili irabaziak lortzeko. Kasu horiei buruz mintzo dira Esther Tejedor eta Manuel V. Gómez kazetariak El País egunkarian plazaratutako artikuluan.

Enpresa horietako bat Tradisa garraio konpainia da. Lege berria eskuan, 23 langile kaleratu zituen, baina Auzitegi Nazionalak kaleratzeak bertan behera utzi zituen. Kataluniako DOPEC eta Madrilgo Talleres A enpresetako kasuak ere aipatu dituzte kazetariok. Arrazoi ekonomikoak argudiatuz, dozenaka kontratu baliogabetu zituzten jabeek, baina epaileek langileei eman zieten arrazoi, besteren artean, bi fabrikak talde enpresarial bateko partaide direnez, konpainia bakar baten egoera ekonomikoa aintzat hartzea ez delako nahikoa justifikazio erregulazio espediente bat aplikatzeko.

Segur Ibérica, GSS telemarketing enpresa eta M S.A. dira El País-ek jasotzen dituen beste adibide batzuk.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys