2013ko aurrekontuetan, Espainiako Gobernuak 18.833.000 euroko diru-saila bideratuko du Nafarroako ubideko lanetara, lau urtera begirako kapital handitzearen barruan. Ubidea kudeatzen duen elkarteak, Canasak, 41 milioi euro gehiago jasoko ditu datozen urteetan. Hura osatzen duten Espainiako eta Nafarroako gobernuek jarriko dute dirua, %60 lehenak eta %40 bigarrenak.
"Proiektua ez da errentagarria"
Pasa den maiatzean, Rosario Brinquisek Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa izeneko lana egin zuen Zaragozako Unibertsitatean. Dioenez, Itoizko urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. Datu horietatik abiatuz, lanak hiru ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla.
Txostena irakurri (pdf, gaztelaniaz)
Informazio gehiago:
Nafarroako Ubideari buruz Wikipedian (gaztelaniaz)
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.