Esne ekoizleek sektorearen egoera salatu dute Europako parlamentuaren aurrean

  • Esne saltzaileek beraien produktuen prezio jaitsiera dela-eta protesta egin dute Europako parlamentuaren aurrean. 2.000 esne saltzaile baino gehiago bildu ziren atzo Bruselan, kale jendetsuenak blokeatuz.

     


2012ko azaroaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Atzo hasi eta gaur arratsaldean amaituko den "1.000 traktore  Bruselara” izeneko protestaren helburua politikariek esnearen merkaturako "behar-beharrezkoak diren neurri eraginkorrak" hartzea da. Konpetentziak eta salmenten jaitsierak prezioen beherakada ekarri du eta nekazariek %25eko igoera eskatu dute produktuen salneurrietan.

Roberto Cavaleire Esnearen Europako batzarkide eta mugimenduaren koordinatzaileak adierazi duenez, Europako parlamentuak azken urteetan ez du inongo mugimendurik egin eta beraien bizimodua ziurtatuko duten lege berriak nahi dituzte.  

Julien Husquet baserritarrak gaineratu duenez, "politika hau gu hiltzen ari da" eta Europa mailako aldaketak beharrezko ikusten ditu: "Egoera dagoen bezala, arazo larrietan barneratuta gaude".

Esne ekoizleek 15.000 litro esne jaurti zituzten parlamentuaren paretetara, esnea eta produktuen prezio jaitsiera salatzeko eta beraien eskariak entzutera emateko. Hainbat nekazari parlamentuko hesia gainditzen saiatu ziren eta poliziak sarrera blokeatu zien. Aurre egiteko, poliziei begira jarri zituzten ordura arte paretetara begira zeuden mangerak.

Esnearen Europako Batzordeak jakinarazi duenez, milaka abeltzainek utzi behar izan dute esnearen produkzioa albo batera 2009tik hona. Nekazaritza politikak horrela jarraitzen badu, oraindik eta negozio gehiago galduko direla adierazi dute.

Europar Batasuneko Nekazaritza ministroak asteazkenean bilduko dira, sektorearen gaineko erabakiak hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2024-04-12 | Estitxu Eizagirre
Esti Besa, ardogintzaz
"Upategietan parakaidisten eredua nagusitu da"

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera... [+]


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


Eguneraketa berriak daude