Pello Irazu artistaren "Hondatu gabe bizi" erakusketa irailaren 26a arte bisitatu ahal izango da Donostiako Koldo Mitxelenako Kulturuneko sotoan. Bertan, hainbat eskulturaren bidez eskulturaz hausnartu du autoreak. Eskultura da, halaber, Huarteko Patxi Buldain Fundazioak ikusgai jarri duen erakusketaren ardatz: puntako bost eskultore nafarrek (Alberto de Orella, Faustino Aizkorbe, José Ramón Anda, Alfredo Sada eta Patxi Buldain bera) euren obrak paratuko dituzte abuztuaren 2a arte.
Bestalde, bederatzi jostun arabarren lanen bidez eta hila dagoen Roberto Comas jostunak paperean utzi zituen hogei bat irudikapenen bidez, Balenciagari omenaldia egingo dio Gasteizko Caja Vital aretoan antolatu duten erakusketak. Lanak ikusgai izango dira abuztuaren 31 arte.