Yesca Gaztelako gazte independentisten kolektiboak salatu duenez, eskuin muturreko presioengatik geratu da bertan behera auzipetutako euskal gazteek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eman behar zuten hitzaldia.
Hitzaldia amaitzear zela, Espainiako Poliziak unibertsitateko hiru eraikin husteko agindua eman zuen atzo, bonba abisua izan zelako.
"Ziurrenik eskuin muturrak eman du bonba abisu faltsua, ekitaldia zapuzteko helburuarekin", dio Yescak plazaratutako komunikatuak. "Ekitaldiaren berri eman genuenetik eskuineko sektoreek presio handia egin dute: PPko gazteak sare sozialen bitartez hitzaldiari boikota egiten saiatu dira, talde neonaziek Internet bidez mehatxatu gaituzte, prentsarik errakzioanarioenak –La Razónek esaterako– ekitaldia kriminalizatu du informazio faltsua helaraziz, AVTk eta Gobernu Delegaritzak unibertsitateko errektoretza presionatu dute..."
YESCA erakundeko gazteak ordea pozik azaldu dira, hitzaldia egin ahal izan dutelako: "Ezkerreko gazte independentisten ahotsa Madrilen entzun ahal izan da; hori zen gure helburua. Beste behin salatu nahi ditugu Euskal Herriaren askatasun borrokarekiko elkartasuna adierazteagatik gure erakundea kriminalitzatzeko egiten diren saiakerak".
Hainbat hedabidek, LaGaceta-k esaterako, ezker muturrarekin lotu du bonba abisua. Gaztelako gazte independentistek "manipulazio ahalegin baldartzat" jo dute informazioa.
Poliziak itxi zuen eraikinetako bat, Historia fakultatea (Argazkia: @jjg_7)
Beste ekitaldi bat bertan behera Madrilen
La Matriz zentro okupatuak jakinarazi duenez, euskal gazteriak sufritzen duen errepresioaren inguruko ekitaldia bertan behera geratu da. Gaur zen egitekoa, baina atzera egitea erabaki dute, presio eta mehatxuek bultzatuta.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.