Eskoziarrek erabaki dute: independentziari ez

  • Eskoziarrek Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea erabaki dute, azken zenbaketak egiten ari direla. Barruti baten faltan, %45 independentziaren alde eta %55 aurka. Parte hartzea oso altua izan da, %85etik gora. Glasgown independentziaren aukerak irabazi duen arren, barruti gehienetan ezezkoak irabazi du.


2014ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Alex Salmond, ezezkoak irabazi osteko lehen agerraldian. (Arg: Reuters)

Ezezkoaren aldekoak, garaipena ospatzen.

Salmondek emaitzak onartu ditu

Salmondek adierazi du %86ko parte hartzea politika demokratikoaren garaipena dela, baita 16 eta 17 urteko herritarrei bozkatzen uztea ere. Emaitza onartzen duela eta Eskoziaren interesen alde lanean jarraituko duela. Alderdi unionistei gogorarazi die ezezkoak irabazten bazuen Eskoziari eskumen gehiago emango zizkiotela hitz eman zutela, eta hau betetzea espero duela.

1.6 milioi boto baiezkoak. "Eskoziak oraingoz herrialde independente ez izatea erabaki du", adierazi du Salmondek. Politikarekiko interesik izan ez zuen komunitateko esparru ugaritara heldu dela kanpaina aipatu du, eta politikan sartu zenean ez zuela sekula pentsatuko horrenbeste jendek emango zuenik independentziaren aldeko bozka. "Independentziaren aldeko masa mugimendua ikusi zutenean, Westminstergo establishment-ak beldurra sentitu zuen".

Alex Salmond ezezkoak irabazi duela jakin berritan.

David Cameronen erreakzioa

Erresuma Batuko lehen ministroak independentziaren aurkako kanpainako burua zoriondu du. Cameronek dio oso pozik dagoela eskoziarren gehiengoak Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea erabaki dutelako. Erreferenduma nahi zuela dio, "erabaki handiak konfrontatzeko modurik egokiena da, eta ongi zegoen galdera egitea". Orain gai hau belaunaldi batez atzeratzen da, Salmondek hitz eman zuen bezala.

Sare sozialetan adierazi du Salmondekin ere hitz egin duela, eta pozten dela SNP deboluzioaz edo eskumen gehiago jasotzeaz hitz egiteko prest delako. Izan ere, emaitzak jakin eta gutxira, eskumen gehiago hitz eman dizkie Eskoziaz gain, Gales, Ingalaterra eta Irlanda Iparraldeari ere. Eskozian independentziaren alde bozkatu dutenei ondorengoa esan die: "Entzun zaituztegu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude