Independentziaren aurkako kanpaina abiatu dute Eskozian. 2014ko udazkenerako dago aurreikusia independentziari buruzko erreferenduma, eta Alistair Darling britaniar Gobernuko ministro ohi laboristak erreferendumean ezezkoa emateko kanpaina jarri du martxan.
Edinburgon iragarri du kanpaina, "Better together" izenarekin, eta ministro ohiak laborista, kontserbadore eta liberalen babesa du. Bere esanetan, kanpaina hau bultzatzea da politikan egin duen gauzarik "garrantzitsuena".
Darlingek dio Eskoziak "mundu bakoitzeko onena" izan dezakeela, batetik Holyrooden parlamentu sendoa mantenduz eta bestetik Erresuma Batuan toki seguru bat gordez. Gaineratu du "erabaki historiko baten aurrean" daudela eta "herriaren eta familiaren etorkizuna definituko" duela erabaki honek.
Duela hilabete bat, erreferendumean baiezkoa ematearen aldeko "Yes Scotland" kanpaina jarri zen martxan Edinburgon eta horren erantzuna izan da oraingoa.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.