Esan Ozenkik, 1991n Negu Gorriak taldearen gerizpean sortu eta 2001ean desagertu zen –Metak zigiluak eman zion segida– diskoetxeak, bere katalogoa berritu eta lehenbiziko aldiz modu digitalean banatuko du. Bihartik aurrera, hiruzpalau astez Spotify zerbitzuak soilik zabaldu ahal izango du katalagoa, eta ondoren zabalduko da beste 23 ataritara.
Berriak dioen moduan, kanpainak iraungo duen bitartean, Spotifyk jolas moduko bat antolatu du, lau lagunek aukeratutako kantu zerrendekin. Andres Camio Jitu Esan Ozenkiren sortzaileetako bat izandakoak azaldu duenez, "bakoitzak bere kantu aukeraketa egin du, eta horiek zabalduko ditugu Facebook eta Twitterren bidez, jendearengana irits daitezen".
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403