1990eko hamarkadan euskal musikaren erreferente izandako Esan Ozenki diskoetxeak zenbait berrikuntza dakartza bere sorreraren 20. urteurrena ospatzeko. Negu Gorriak taldearen gerizpean 1991n sortutako zigiluak bere katalogoa gaurkotu eta digitalizatu du, webgune berria sortzearekin batera.
Gainera, bi erreferentzia berri argitaratuko ditu. Batetik, 1995ean Oiartzunen ospatutako Hitz Egin jaialdia DVD formatuan jaso dute, Eguzki Bideoak kolektiboaren laguntzarekin. Bestetik, 1991 eta 2011 urteen artean kaleratutako kantez osatutako diskoa plazaratu du; Fermin Muguruzak aukeratu ditu abestiak.
Besteak beste, Negu Gorriak, Ama Say, Kortatu, BAP!!, Dut, Deabruak Teilatuetan, Kashbad, Anari eta Kuraia talden kantak aurki daitezke bertan. Horrez gain, Imanol Ubedak (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) 90eko hamarkadari buruz idatzitako testu bat dakar diskoak eta webgune berriaren azalean dago ikusgai.
Informazio gehiago:
Esan Ozenkik modu digitalean zabalduko du bere katalagoa (2011-09-14)