ESAITek antolaturiko Mendi Martxa uztailaren 28an abiatuko da Bidaxunetik

  • Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) antolatu ohi duen Mendi Martxa uztailaren 28an abiatuko da Bidaxunetik (Nafarroa Behera) eta abuztuaren 4an amaituko da Donostian. Ibilaldiaren erdia Ipar Euskal Herrian egingo da eta beste erdia Hegoaldean.


2012ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Argazkian duela bi urte eginiko Mendi Martxan.

Parte hartzaileek egunean 20 bat kilometro egingo dituzte oinez, goizeko zortzietatik arratsaldeko bostak arte. Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu ibilaldiak.

Antolatzaileen esanetan adin guztietako jendea biltzen da eta ez dago "sekulako" kirolaria izan beharrik martxan parte hartzeko.

Ibilaldian zehar, bidean dauden ikastetxe, aterpe edo kiroldegi ezberdinetan egingo dute lo eta egunero garbitzeko aukera izango dute.

Prezioa 300 eurokoa da bazkaria barne eta bazkaririk gabe 200 euro. ESAITek gaineratu du "zailtasun ekonomikoak" dituzten familiak harremanetan jartzeko beraiekin eta adostasun batera iritsiko direla.

Bidaxunera iristeko autobusa antolatu da Bilbotik eta geldialdiak egingo ditu Durangon, Eibarren, Zarautzen eta Donostian.

Izena emateko:

esaitekomendimartxa@gmail.com edo Txiki: (0034) 615 004 202 edo Txumai: (0034) 658 740 77.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude