Piztu Ezazu Argia 970x90

Errepideen finantzaketaz bi hitz

2012-10-06
alde 0    kontra 0
Hiru sindikatuko kideak, artxiboko irudian. Ezkerrekoa Estitxu Ugarte da.

Azken urteetan Hego Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian bidesarien inguruko benetako debatea desbideratzeko asmoarekin argudio sasi ekologistak eta gezurra borobilak erabili dituzte, besteak beste, foru aldundiek eta zenbait alderdi politikok herritarrak bidesariak ordaindu behar ditugula justifikatzeko eta gure herritik igarotzen diren milaka tona merkantziek eragiten duten ingurumen kostua eta kostu sozialaren arduraduna garraiolaria dela sinestarazteko.

Haatik, Hiru garraiolarien sindikatuak sekulako ahalegina egin du bidesari berriak ezartzearen alde erabilitako aitzaki merkeak desmuntatzeko, merkantzien garraioa zerbitzu publikoa dela argitzeko, eta finean bidesarien helburu nagusia eta bakarra instituzioen kutxa arazoak konpontzea dela frogatzeko.

Azkenean hala dela aitortu behar izan dute hitzez edo ekintzez Gipuzkoako zein Bizkaiko diputazioek. Gipuzkoan Bidegik duen milioiko zorra N-1ean bidesari berri baten bidez konpontzeko egitasmoa aztertzen ari dira, Bizkaian berriz hasiera-hasieratik Bilboko saihesbidearen obra erraldoia ordaintzeko bidesariak inposatzeko beste aukerarik ez zegoela argitu zuten.

Bidesaria, beraz, azpiegiturak finantzatzeko, mantentzeko eta errepide gehiago eraikitzeko herritarroi ezartzen zaigun zeharkako zerga mota bat da, berrordainketa.

Argi dago. Bidesarien debatea gure errepideen finantzaketari buruzko eztabaida hutsa da eta ez du zerikusirik ingurumena babestearekin, zirkulazio arazoak konpontzearekin eta are gutxiago merkantzien mugimenduak ordenatzearekin, horiek ez baitira bidesariak ezarriz konponduko diren arazoak. Beraz, errepideen finantzaketa gure herriko politika fiskalaren eta gure fiskalitate ereduaren inguruko eztabaidaren parte bat izan beharko litzateke osasunaren, hezkuntzaren edo bestelako zerbitzu publikoen finantzaketarekin gertatzen den bezala.

Izan ere, zorionez edo zoritzarrez errepideak eta azpiegiturak ondare edo kalte publikoa dira, herritar guztiok zuzenean edo zeharka errepideak erabiltzen ditugu edo errepideak behar ditugu, eta horrenbestez gizarte osoak asumitu beharko du errepideen ordainketa.

Hori hala izanik, orain funtsezko eztabaida da fiskalitate zuzena, progresiboa eta bidezkoaren bitartez finantzatzen ditugun gure errepideak edo bidesaria bezalako zerga diskriminatzailea, injustua eta ez progresiboa inposatuz eta zabalduz egiten dugun.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys