Errenteriako Papresa fabrika AEBetako inbertsio funts bati saldu dio Gallardok

  • Alfonso Gallardo taldeak AEBetako KKR inbertsio funts erraldoiari saldu dio Errenteriako Papresa enpresa, BBVA buru duen banku hartzekodunen multzoarekin lortutako berfinantziazio akordioren baitan.


2014ko apirilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Extremadurako Alfonso Gallardo taldearen esku zegoen Papresa Errenteriako fabrika.

Carlos Etxeberri eta Aitziber Muga kazetariek Noticias de Gipuzkoa egunkarian azaldu dutenez, Alfonso Gallardo taldearen zorra –2012an 1.500 milioi eurokoa zen– berfinantzatzeko baldintza gisa, Papresa saltzea jarri zuen KKR funtsak, besteak beste.

Gallardo talde espainiarrak bereziki sektore siderometalurgikora bideratzen du bere jarduera. Salbuespen bakanetakoa da Papresa paper fabrika. “Hura saltzeak korporazioaren bideragarritasuna bermatu eta sektore siderometalurgikoan zentratzea ahalbidetuko digu”, diote taldeko arduradunek. Extremadurako (Espainia) Cementos Balboa ere saldu diote KKR-ri.

Gallardo taldeak Extremaduran, Asturiasen eta Gipuzkoan ditu lantegiak, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao hain justu, euren jarduera duela urtebete baino gehiago eten zuten bi fabrikek.

Albistearen berri asteartean eman zion zuzendaritzak enpresa batzordeari. Langileen ordezkariak asteazkenean bilduko dira zuzendaritzarekin, operazioaren inguruko informazio gehiago jasotze aldera.

Noticias de Gipuzkoak dioenez operazioak harridura eragin du Gipuzkoako enpresa munduan, Gallardorekin lotutako azken albisteek, korporazioaren fabrika batzuengan interesa izango lukeen inbertitzaile mexikar bati buruz hitz egiten zutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude