Piztu Ezazu Argia gunera joan.

"Erreakzio independentista" sortzen ari da Katalunian Generalitateak dioenez

2012-08-31
alde 0    kontra 0
Murrizketa ekonomikoen ondorioz Kataluniaren autonomia murriztea Generalitateak ez duela onartuko ziurtatu du Ortegak.

Kataluniako Generalitateko presidenteordeak, Joana Ortegak, Katalunian Rajoyren neurrien aurrean "erreakzio independentista" sortzen ari dela dio Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean. "Erreakzio independentista" honi gehien laguntzen diotenak Montororen, Guindosen eta Rajoyren adierazpenak direla dio.

"Kataluniaren errealitatea ukatzen denean, gailentasunarekin jokatzen denean edo Katalunia bezalako herri baten autonomia gutxiesten denean sortzen da Espainiarenganako arbuio hori" dio Generalitateko presidenteordeak.

Gaineratu du Kataluniak egoera ekonomiko "konplikatu" honetan Estatuari eskatu behar diola laguntza ekonomikoa, "gehien" ordaintzen duen erkidegoetako bat delako eta jaso baino askoz gehiago sartzen duelako Espainian.

Murrizketa ekonomikoen ondorioz Kataluniaren autonomia murriztea Generalitateak ez duela onartuko ziurtatu du Ortegak. "Autonomia Erkidego guztien defizita eta zorra ezin dira batera eta etengabe zentrifugatu" ohartarazten dio Ortegak Rajoyren Gobernuari.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Noticias de Gipuzkoa
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys