Piztu Ezazu Argia 970x90

Erlijio ikasgaia eskola orduetan emango da Batxilergoan

2012-08-10
alde 0    kontra 0
Erlijioko ikasgaian izena ematen duten ikasleen matrikula etengabe ari da jaisten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskolan publikoan.

Erlijio ikasgaia eskola orduetan eman behar dela erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak eta erlijioa aukeratzen ez duten ikasleek beste ikasgai bat izango dute. Honenbestez, bertan behera geratu da Eusko Jaurlaritzak 2009an egindako Batxilergoko erlijio ikasgaiari buruzko araua.

Erlijio ikasgaia hautazkoa izan da orain arte eta eskola-orduetatik kanpo izaten zuten, erlijioa irakasteko hautua egin ez zutenek denbora librea zeukaten bitartean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elizbarrutiak eta Kristau Eskolak araudi honen kontra zeuden eta auzitara jo zuten. Arauak "legea urratzen" duela eta ikasleak "diskriminatzen" dituela argudiatu zuten. Orain Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman die eta datorren ikasturtean erlijioaren ordezko ikasgai ba emango da Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak adierazi duenez. Oraindik ez dute jakinarazi zein izango den.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Eitb.com | Berria | Deia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys