Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk atzo tramitera onartu zuen 15MpaRato mugimenduak Rodrigo Rato Bankiako buru ohiaren eta burtsara atera zenean entitate horrek zuen administrazio kontseiluaren aurka aurkeztutako kereila.
Mugimendukoen esanetan 11.000 lagunek eman zuten diru laguntza Rodrigo Ratoren aurkako kereila aurrera ateratzeko. Beharrezkoak ziren 15.000 euroak 24 ordutan lortu zituzten. Herri ekintza horrekin "justizia egitea eta zigorgabetasunarekin amaitzea" lortu nahi dute. 15MpaRato mugimendukoek aurkeztutako kereilak Bankiaren 13 akzionisten salaketak ditu oinarri. "Akzioak saldu zitzaizkienean entitatearen benetako kontuak ezkutatu egin zitzaizkien", adierazi dute mugimendukoek.
Aurreko astean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk tramitera onartu zuen UPyD alderdiak Bankiaren eta haren matrizaren (BFAren) Administrazio Kontseiluko 33 kide ohiren kontra aurkeztutako kereila. Rato, Olivas eta Acebes inputatu gisa deklaratzera deitu zituen.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.