Energi autokontsumoaren aldeko mozioak aurkeztuko dituzte EAEko udaletan

  • Energi eredu berri baten alde lanean diharduen Gure Energia plataformak autokontsumoa eta energia-balantze garbia bultzatzeko mozioak aurkeztuko ditu uztailean EAEko udaletan, Bilbon egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez.


2014ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Autokontsumoak efizientzia handitzen du eta konpainia handiekiko mendekotasuna ahultzen du, Gure Energiako kideek adierazi dutenez (Arg.: Ken Fields-CC By SA).

Gure Energiako kideek azaldu dutenez, balantze garbian oinarritutako autokontsumoa erregulatuta dago munduko herrialde askotan. Mekanismoaren funtsa da ekoizleek beren instalazioek sortutako energia kontsumitu eta soberakina sare orokorrera bideratzen dutela.

Aldiz, instalazio hori geldi dagoenean edo gutxi ekoizten ari denean, ekoizleek saretik hartzen dute behar duten energia. Sarera isuritakoaren eta saretik hartutakoaren arteko diferentziaren arabera egiten da ordainketa (edo kobraketa). Ekoizleak norbanakoak ere izan daitezke.

Kutsadura gutxituko luke

Gure Energiaren arabera, sistema horrek abantaila ugari ditu: batetik, autokontsumorako erabiltzen diren energi iturriak, gehienetan, berriztagarriak izaten dira. Horrek erregai fosil gutxiago erabiltzea ahalbidetzen du, eta ondorioz CO2 gutxiago emititzea.

Gainera, autokontsumoak deszentralizazioa dakar, ekoizpena gune gehiagotan egiten baita. Horrek efizientzia handitzen du (garraioan gertatzen diren galerak gutxitzen direlako, besteak beste), eta konpainia handiekiko mendekotasuna ahultzen du. Halaber, autokontsumoa sustatzeak lanpostuak sortzeko balioko lukeela azpimarratu dute.

Espainiako Gobernuak itxi nahi duen bidea

Alta, Espainiako Estatuko legediak ez du kontuan hartzen balantze garbiaren aukera, Gure Energiak salatu duenez. Aitzitik, Madrilgo Gobernuak iragarrita daukan legedi berriak zigortu egingo du bide hori, tasa bat ordainaraziko baitie energia ekoitzi eta sarera igorri gabe kontsumitzen dutenei. “Horrek guztiak helburu garbia du: herritarren energi autogestioari oztopoak jartzea, oligopolio handien mesedetan”.

Legedi berriak –adierazi dute– berriztagarriak garesti direlako mitoa sendotzen du, eta argudio horrekin, besteak beste, erregai fosilen ez ohiko erauzketa-metodoak justifikatzen dira. Frackinga, esaterako.

Aurkeztuko duten mozioa onartzen duten udalek konpromiso bikoitza hartuko dute: batetik, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako gobernuari eskatuko diete balantze garbian oinarritutako autokontsumoa sustatu, erraztu eta arautu dezatela. Bestetik, Jaurlaritzari eskatuko diote indarrean dagoen legediaren aurka azaldu dadila, eta Madrili, berriz, legedi hori lehen bai lehen alda dezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Munduan leku bat

Gutako batzuk hemen jaio ginen, zoriak erabaki zuen populazioaren %11 honen parte izango ginela. Beste batzuek erabaki genuen landatarrak izatea, eta lurraldearen %89an bizitzea. Denok onartu dugu hemen bizitzeak aparteko zailtasunak dituela, administraziotik ez dutela indar... [+]


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


Eguneraketa berriak daude