Piztu herria izeneko lehen diskoa kaleratu du Emon taldeak. Batez ere reggae eta ska estiloak, baina funka, rocka edota erritmo mexikarrak ere uztartu ditu taldeak, hamar abestiz osaturiko lanean. Oihane Sarasola, Aritz Alustiza, Ekaitz Otxoa, Isusko Igarza, Ander Ariznabarreta, Joanes Iñurrieta, Oier Dominguez eta Mikel dira taldeko kideak eta bakoitzak bere ekarpena egiten duela diote.