Emakumeen osasunaren aldeko martxa izango da Donostian maiatzaren 18an

  • Norbere gorputzaren jabe dela aldarrikatu nahi dute emakumeen osasun eskubidearen alde egingo den hirugarren edizioan. Sexu eta ugalketa librea eskatu dute, eta munduan ematen ari diren atzerapausoak gelditzeko. Martxa Anoeta estadiotik aterako da 12:00etan.


2014ko maiatzaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2012an maiatzaren 28an egin zuten martxa Donostian. Argazkia: soledadmuruaga.blogospot.com.es

Emakumeen eskubideen alde lan egiten duten lau elkartek antolatu dute Donostiako martxa: Haurralde, Kimetz, Eraldatzen eta Malen Etxeak. Nire gorputzarekiko eskubidea dut kanpaina abiarazi dute maiatzaren 18ra begira, eta osasun eredu unibertsala eta publikoa eskatu dute. Antolatzaileen ustez, sexualitatea eta ugalketa desberdintzeko garaia da eta munduan zehar ematen ari diren atzerapausoak gelditzeko urratsak eman behar dira.

Maiatzaren 18ko martxaz gain, 19an eta 20an Nire gorputzaz erabakitzeko eskubidea jardunaldiak antolatu dituzte, Donostian. Lehenengo egunean abortu eskubideari helduko diote eta Begoña Zabala abokatuak Espainiako Gobernuaren aurreproiektuak ekarri duenaz hitz egingo du. Ondoren, Begoña San Josék Espainian abortua gaia landuko du. Hilaren 20ko saioan, besteak beste, sexu bortizkeria emakumeen gorputzak kontrolatzeko erabiltzeaz arituko dira.

 

Ondoko bideoan antolatzaileetako baten azalpenak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude