Lodosa eta Sartagudako (Nafarroako) Ibaialde ikastolako arduradunek 15.000 lagun biltzea espero zuten arren, 5.000 pertsona inguruk parte hartu zuten atzoko ekitaldian. Elurra zela-eta, esaterako, bereziki Gipuzkoatik eta Nafarroa iparraldetik joatekoak ziren 40 autobus inguru abiatu ere ez ziren egin.
"Hiru egun pasa ditut lorik egin gabe, eta orain tristura besterik ez dut sentitzen. Egun batzuren buruan emango dugu bizi dugun egoeraren berri", adierazi zuen atzo Ana Mendizabal Ibaialde ikastolako presidenteak.
Ekarpenak egiteko aukera
Ibaialde ikastolak gizarte osoari egin dio dei laguntza emateko. Bere ekarpena egin nahi duen herritar orok, dirua Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan sartu ahal du: 3035 0153 46 1531026051.
Informazio gehiago:
- Gipuzkoako Diputazioak diru-laguntza onartu du larri dagoen Lodosako ikastolarentzat (2012-01-31)
- Lodosa-Sartagudako ikastolari laguntzeko kanpaina abiatu dute (2012-01-24)
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403