Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Elikagaien urritzeak barazkijale izatera behartu lezake mundua

2012-08-30
alde 0    kontra 0
Lehorteak AEBtako biztanleriaren erdia baino gehiagori eragin dio eta oraindik ere elikagaien prezioek igotzen jarraitzea espero da.

Elikagaien urritzeak aurrera jarraitzen badu hemendik 40 urtera munduko herritar guztiok barazkijale izatera igaro beharko dugula jakinarazi dute hainbat zientzialarik.

2050ean espero diren 9 mila milioi biztanleentzat elikagaiak sortzeko adina ur ez da izango lurretan Malik Falkenmark uraren zientzialariaren arabera. Gizakiok kontsumitzen ditugun proteinen %20a animalietatik dator eta zientzialari honen ustetan soluzioa kopuru hori %5era murriztea da.

Oxfam eta NBE hemendik bost urtera mundu mailako elikagai krisia izango dugula ohartarazten ari dira. Izan ere, artoa eta garia bezalako oinarrizko elikagaien prezioak ia bikoiztu egin dira ekainetik, AEBetako eta Errusiako lehorteen eta Asiako euri ahul montzoien ondorioz.

Oxfamek aurreikusi du prezioen igoerak garapenenean dauden herrialdeei eragingo diela batez ere, elikagaien inportazioei esker bizi baitira maila handi batean.

Neurri batean barazkijale izatera igaroko bagina etorkizunean elikagaiak izateko behar adina ur izaten lagunduko genuke, proteinaz beteriko dieta batean baino hamar aldiz ur gutxiago kontsumitzen baitute barazkiek. Aipatu behar da munduko lur emankorren herena animaliak elikatzeko erabiltzen dela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: The Guardian
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys