Piztu Ezazu Argia 970x90

Elikadura burujabetza aldarrikatzeko lau martxa Bruselara, bat Euskal Herritik abiatuta

2012-08-27
alde 0    kontra 0

"Good Food March" lemapean Janari Onaren Martxa Bruselara joango da bestelako nekazaritza politika exigitzeko. Europako lau tokitatik abiatuko da protesta, horien artean, bat Euskal Herritik irailaren 1ean, Baionatik. Hilaren 19an Bruselan batuko dira lau zutabeak.

Martxaren abiapuntuetako bat jada bidean da. Munichen (Alemania) larunbatean atera ziren Bruselara bidean, eta gainontzekoak Rotterdametik (Herbehereak), Pas de Calaistik (Frantzia) eta Baionatik aterako dira. Guztira Europako 80 elkarteren babesa du mobilizazioak.

Lau martxek Bruselan bat egiten dutenean, manifestazio handia egin nahi dute antolatzaileek.

Martxaren antolatzaileek beste nekazaritza politika eskatzen dute Europako Batasunean, elikadura burujabetzan oinarritua eta munduko nekazaritzak suntsitu gabe elikadura osasuntsua produzituko duena, ingurugiroarekiko, paisaiekiko eta lurraldeekiko errespetuzkoa.

Martxaren nondik norakoak mapan:

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys