Piztu Ezazu Argia gunera joan.

ELAk ez du EH Bilduk murrizketen kontra deitutako manifestazioan parte hartuko

2012-07-17
alde 0    kontra 0
ELAk ez du EH Bilduk deitutako manifestazioarekin bat egin.

"Sekula ez dugu onartu, eta etorkizunean ere ez dugu onartuko, alderdi politikoek mugimendu sindikal eta sozialaren esparrua modu alderdikoiean erabiltzeko asmorik". ELAk ohar baten bidez jakinarazi du ez duela bat egiten EH Bilduk larunbaterako "Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa" lelopean deitu duen manifestazioarekin.

ELAren iritziz, langile-klasean eta gizartean dagoen eta handitzen doan haserrea aintzat hartu nahi badute alderdi politikoek, "beren erakunde ardurak dituzten lekuetan bideratu beharko lituzkete ahaleginak".

"Besteak beste, esan nahiko luke erabakiak hartzerakoan benetako partaidetza ematen zaiela sindikatuei eta gizarte-erakundeei, solidaritate-politikak ahalbidetuko lituzketen zerga-erreformak onartzen direla eta Rajoyk oinarri-lege gisa definitzen duena ez dela aplikatzen". ELAk salatu duenez, Hego Euskal Herrian ez da halakorik gertatzen ari, "ezta Bilduren ardurapeko erakundeetan ere".

Alternatibak eta mobilizazioak proposatzen joango direla baieztatu dute, eta gogoratu dute beste erakunde sindikal eta sozialekin "lehen pauso gisa" mobilizazioak antolatu dituztela aste honetarako eta hauen jarraikortasuna aztertzen ari direla.

Informazio gehiago:

Euskal Herria Bilduk "kalera ateratzeko eta mobilizatzeko" deia egin zion euskal jendarteari, "defendatzeko aukera eskainiko digun gehiengo sozial eta politikoa antolatuz". Hemen deialdia bideoan.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys