Piztu Ezazu Argia gunera joan.

‘El Correo’ egunkariak Kirmen Uriberekin kritikoa zen elkarrizketa bat zentsuratu duela salatu dute

2012-06-20
alde 0    kontra 0
Ibai Atutxa, 'Kanonaren gaineko nazioaz' aurkeztu zuenean

Ibai Atutxak Lapiko Kritikoa webgunean salatu duenez, El Correok zentsuratu egin du Territorios gehigarrirako Iraitz Urkulok egin zion elkarrizketa. Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin kritiko agertu da Atutxa elkarrizketan, baita Jon Kortazarrek nobela horretaz egin duen irakurketarekin ere.

“Badakigu gainera ni ez naizela horrelako zerbait gertatu zaion lehenengoa, ezta bigarrena ere” idatzi du Atutxak. “Eta kontua da, nik neuk El Correo bezalako egunkari baten, zentsuraren bat imajinatzekotan beste arrazoiren batengatik izango zela esango nukeela hasieran (…) ez bi norbanakoren iritziak ez konpartitzeagatik. Konpartitzen ez ditudan iritzi horietan ote dago kontua?”.

Euskal literaturako kanonak nola eraikitzen diren aztertzen duen saiakera argitaratu zuen apirilean Galdakaoko kritikariak, Kanonaren gaineko nazioaz (Utriusque Vasconiae, 2012), eta liburu hori zen elkarrizketa egiteko aitzakia.

El Correon argitaratu ez den arren, Lapiko Kritikoan irakur daitekeen elkarrizketako pasarte hautatu batzuk dituzu irakurgai:

“Uriberen eleberriaren arrakasta medio eta instituzio ezberdinetatik jaso duen bultzada etengabearen ondorio izan da, ez gehiago. Horien artean “Bitartean New York”-ek emandakoa. Liburuan “B-NY-B” goratzeko erabili izan diren argumentuak serioski hartu ditut, eta nik uste, argi eta garbi utzi dudala eleberria ez dela, gelditu barik saldu izan zaigun legez, postmodernoa, likidoa, errizomatikoa, berritzailea eta ez dakit zer gehiago. “B-NY-B”-k erdi aroan egiten zen moduan, naturalak izango balira bezala, axioma unibertsalak ematen dizkigu. Nire ustez, ideologikoki zalantzagarriak direnak”.

(…)

“Horixe da arazoa: ideologiarik izango ez balu bezala saldu zaigula. Neutroa dela. Apolitikoa. Soilik estetikoa. Baina mozorro postmodernoarekin hitz egiten duena Estatu espainiarra da. Edo are okerrago, zapalkuntza eta bazterketa onartuko duen menpeko euskaldun otzana”.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys