Ekoizpen espainiarrek irabazi dituzte Zinemaldiko sari garrantzitsuenak

  • Banatu dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 62. edizioko sariak. Magical girl film espainiarrak irabazi du Urrezko Maskorra eta La isla mínima, espainiarra hau ere, izan da sari gehien jaso dituen beste lana.


2014ko irailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-30 13:21:23
Magical girl filmaren egileak Urrezko Maskorra jasotzeko unean.

Zehazki, argazki onenaren saria eta Javier Gutierrezek irabazi duen gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra joan dira thriller horretako taldearen eskuetara.

Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Paprika Steenentzat izan da Stille hjerten egindako lanarengatik. Epaimahaiaren sari berezia berriz, Vie sauvage ekoizpen frantziarrak jaso du.

Informazio gehiago:

Sari guztien berri Donostiako Zinemaldiaren webgunean izango duzue.

ARGIAren Zinemaldia 2014 kanalean berriz, aurten ikusi diren filmei buruzko iruzkin ugari aurkituko duzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2014
62. Zinemaldiko palmaresa
Ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena

Donostiako Zinemaldiko 62. edizioaren palmaresak utzi duen zaporeak badauka zerikusirik aurreikuspenekin: parte-hartzaile guztiek daramatzate kopetan pintatuta espero dezaketenaren marra gorriak. Ez da gauza bera Sail Ofizialean eskubide osoz sartu zarela pentsatzea edo... [+]


Zinemaldiko palmaresa: ez daukagu galtzeko ezer, hori da pena

Bukatu da Donostiako Zinemaldiko 62. edizioa eta palmaresak utzi duen zaporeak badu zerikusirik espektatibekin. Ez da gauza bera Sail Ofizialean eskubide osoz sartu zarela pentsatuta joatea edo egotea bera garaipentzat hartzea.


Umore zaharkitua, umore berritzailea

Euskal Herriko ekoizpen onenaren saria irabazteko faboritoa Loreak bazen ere, Borja Cobeagaren Negociador lanak lortu du garaikurra. Eta zur eta lur geratu gara, xinplea iruditu baitzaigu Negociador, Josu Egiguren PSEko lehendakariak ETAko kideekin izandako elkarrizketetan... [+]


[Vie sauvage] Salbaia ez, bai ordea maskulinoa

Bazkalosteko siesta dramatizatzeko jartzen duten telefilm horietako baten tankera hartu diot Vie sauvage ekoizpen frantziarrari. Semeak bahitu eta hamar urtez inguru urbanoetatik kanpo heziko dituen aitaren istorio ahul xamarrarekin bukatu da Sail Ofizialean lehian ziren... [+]


Eguneraketa berriak daude