Ekitaldi ugarik gogoratuko dute Oteizaren mendeurrena


2008ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gaur bete dira ehun urte Jorge Oteiza eskultore oriotarra jaio zela. Ekitaldi ugarik gogoratuko dute artistaren mendeurrena, gaur hasi eta igandera arte. Altzuzako Oteiza Museoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta, Oteiza eta Modernitatearen krisia nazioarteko kongresua egingo dute Iruñeko Nafarroako Museoan. Horrez gain, Oteizari buruzko bi erakusketa izango dira ikusgai Iruñeko Gotorlekuan, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak haren omenezko kontzertua eskainiko du bihar Baluarten. Donostian, bestalde, erakusketak eta hitzaldi zikloak izango dira igandera arte Kursaalean, eta Zarautzen ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte,  tailerrak, haurren dantza ikuskizuna eta erakusketa, kasu. Orion, Oteizaren jaioterrian, musika, poesia eta txalaparta uztartuko dituen emanaldia eskainiko dute gaur (19:45etan) elizaren atarian, bihar Pello Zabalak hitzaldia emango du Kultur Etxean eta etzi Ander Lipusek bakarrizketa eskainiko du leku berean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude