Euskal Herriko zazpi probintziak hartu eta euskaraz matrikulatutako ikasleen ehunekoak kontuan hartuta mapa osatu du Euskara Kultur Elkargoak. Orain arte antzerako beste bi zeuden: Louis Lucien Bonapartek XIX. mendean euskalkiei buruz egindakoa eta 1999an Koldo Zuazok egindakoa. Iulen Urbiola EKEko zuzendariak argitu duenez, mapa berri honek ezagutza neurtzen du eta ez erabilera, baina "Bonapartek egindakoarekin alderatuta, bista-bistakoa da hizkuntzaren ezagutza hedatu egin dela".
Ikusi euskararen mapa tamaina handian (pdf).
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403