EiTBko langile guztiei ez zaie euskara maila altua eskatuko, lanpostuaren araberakoa baizik

  • EiTB irrati-telebista publikoaren euskara planak ez diela langile guztiei euskara "maila altua" eskatuko adierazi du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuak. Lanpostu bakoitzak profil bat izango du eta horren araberako maila eskatuko zaio langileari.


2014ko martxoaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hedabideotako profesional guztiak elebidunak izatea babestu du sailburuak, erdarazko hedabideetan ari direnak barne.

Cristina Uriartek nabarmendu du inoiz ez dutela adierazi lanpostu guztietarako maila altua eskatuko zenik.

Hedabideotako profesional guztiak elebidunak izatea babestu du sailburuak, erdarazko hedabideetan ari direnak barne. Horrek "pertsona euskaldunen normalizazioa eta orokortzea positiboki ikusteko" balioko duela eta "euskararen prestigio soziala indartzen" duela gaineratu du.

2013-2016 plan estrategikoa "prozesu luzea" izango dela onartu du, eta ez dela "bi egunetan" egingo.

Maneirori erantzunez

Gorka Maneiro (UPD) legebiltzarkidearen galdera bati erantzunez egin ditu adierazpenok Uriartek. Maneiroren hitzetan, euskara planak "gehiegikeria eta neurrigabekeria" asko biltzen ditu eta "EAJren obsesio linguistikoen begirada berri bat" da.

EiTBk euskararekiko duen konpromisoa lehentasuna izateaz gain eskaera legala ere badela eta plana ez dela kontu ideologikoa erantzun dio sailburuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Eguneraketa berriak daude