Edurne Ormazabal izango da EITBnet-eko zuzendaria. Ormazabal EITBren webguneko kanal tematikoen arduraduna izan da. Bestalde, Jose Angel Quintanillak Gestio Korporatiboko zuzendari kargua beteko du. Quintanilla EHUko kudeatzailea izana da. Ezagutu den beste izendapena Patxi Arratibelena da, aurrerantzean EITBko Estrategia eta Kanpoko Harremanen zuzendaria. Arratibelek Radio Euskadin, Eusko Jaurlaritzan eta MCCn egin du lan, besteak beste. Azkenik, Pello Sarasola ETBko programazio buru ohia ETBra itzultzeko negoziatzen ari da.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403