EITBk bertan behera utzi du Nafarroan egiten den saio bakarra

  • EITBk Navarra Directo informazio saioa etetea moztea erabaki du; hamabost urtez Nafarroako telebistetan ikusi ahal izan den programa. Hamar langile kaleratuko dituzte.


2013ko abuztuaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Navarra Directoko hogei langileen kaleratzea ekiditeko egindako elkarretaratzea 2011ko abenduan.

Enpresak langileei astearte honetan eman die ezagutzera finikitoa, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Oharra atera du sindikatuak, eta dio, ez dietela negoziatzeko aukerarik eman. EITBk aurrekontu arazoak aipatu ditu argudio bezala, eta gaineratu du horrelako proiektu batean inbertitzea ez dela errentagarria, Nafarroako LTDan ezin baita ikusi.

LABek, EAJk gidatutako EITBko zuzendaritza berria kritikatu du, Nafarroako Foru Erkidegoa nahikoa kontutan hartzen ez duela eta: “EAJ buru den EITBko zuzendaritza berriak gure erkidegoarekiko konpromiso falta salatu nahi dugu”. Patxi Lópezen gobernuak 20 minutuko programa 10 minutura jaitsi zuela adierazi dute, eta Jaurlaritza berriak hori ere kendu nahi duela salatu du sindikatu abertzaleak.

Nafarroako gobernua ere egiten dute prozesuaren arduradun, LTDan EITB ez ikusteko ahalegin guztiak egin dituztela seinalatuz.

Sindikatuak informaziorako eskubide urraketa egiten ari direla salatu du, eta EITBri eskatu dio Navarra Directo kentzeko asmoa birplanteatzeko. Langileak prest azaldu dira emankizun eskaintza luzatzeko, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Bitarte horretan eragile sozialen eta politikoen babesa lortzeko kanpaina hasi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


2023-09-29 | ARGIA
EITB mediako langileek Pablo Gonzálezen egoera larria salatu dute

EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude